16.12.09

2. praktika txikia

Gure hodei egituraren xaflen tarteetan telebista birziklatuak jarri ditugu, argitasuna emateko helburuarekin. Telebista hauek rail batzuen gainean ezarrita egongo dira eta manipulableak izango dira, hots, mugitu ahal izango dira aurrera eta atzera efektu ezberdinak sortzeko.
Guzti honen helburu nagusia zera da, Logroñoko jendearen atentzioa deitzea sortuko den espazio handia gehiago okupatzeko eta baita sortuko dugun museoaz ere apur bat interesatzeko.

15.12.09

Planteamenduaren aldaketa

Hasiera bateko planteamenduari, beste buelta bat eman diogu. Gure helburua logroñoko parke horri garrantzi handiago bat ematea da. Praktika txikietako eraikinak hartuta eta guk eraikiko dugun beste eraikin batekin plaza bat sortuko dugu, eta plaza honek parkeari sarrera emango dio. Gure planetamendu aldaketa hemen kokatzen da. Plaza honen kota diferentzia aprobetxatuta eraikin bat sortuko dugu paseo gisa, pixkanaka pixkanaka bajatzen joango dena kubierta transitable baten bitartez. Horrela paseo bat sortzen da parkeari bidea emango diona eta aukera emango du dena modu onean konektatzeko. Horrela parkeraino iristean gure hasierako planteamendua kokatu dezakegu behar izanez ezkero edo proeiktua luzatu ezkero.
Beraz, ez da ideiaz aldatzen baizik eta transformatu egiten da eta erabilpenak berrantolatzen dira.