16.12.09

2. praktika txikia

Gure hodei egituraren xaflen tarteetan telebista birziklatuak jarri ditugu, argitasuna emateko helburuarekin. Telebista hauek rail batzuen gainean ezarrita egongo dira eta manipulableak izango dira, hots, mugitu ahal izango dira aurrera eta atzera efektu ezberdinak sortzeko.
Guzti honen helburu nagusia zera da, Logroñoko jendearen atentzioa deitzea sortuko den espazio handia gehiago okupatzeko eta baita sortuko dugun museoaz ere apur bat interesatzeko.

15.12.09

Planteamenduaren aldaketa

Hasiera bateko planteamenduari, beste buelta bat eman diogu. Gure helburua logroñoko parke horri garrantzi handiago bat ematea da. Praktika txikietako eraikinak hartuta eta guk eraikiko dugun beste eraikin batekin plaza bat sortuko dugu, eta plaza honek parkeari sarrera emango dio. Gure planetamendu aldaketa hemen kokatzen da. Plaza honen kota diferentzia aprobetxatuta eraikin bat sortuko dugu paseo gisa, pixkanaka pixkanaka bajatzen joango dena kubierta transitable baten bitartez. Horrela paseo bat sortzen da parkeari bidea emango diona eta aukera emango du dena modu onean konektatzeko. Horrela parkeraino iristean gure hasierako planteamendua kokatu dezakegu behar izanez ezkero edo proeiktua luzatu ezkero.
Beraz, ez da ideiaz aldatzen baizik eta transformatu egiten da eta erabilpenak berrantolatzen dira.

23.10.09

1go miniproiektua

Logroñoko Abando Ibarra

Proiektu honekin Logroñoko hiriari ikuspegi ezberdina eman izan nahi diogu. Horretarako frogak egin ditugu eta Abando-Ibarrako proiektua gure orubean jarri dugu.

Alde zaharreko hutsuneak betez

Gauza asko egin daitezke Logroñoko alde zaharrean dauden hutsuneak betetzeko eta argazkian agertzen dena adibide bat da askoren artean.

30.9.09

2009-2010 kurtsoa

Urtea hasi da eta aurten proiektos onerako aldatuko delakoan nago. Proiektua Logroñon da eta taldeka hasiko gara lanean, horrek motibazio espeziala eman behar digu kurtsoa ondo hasteko nahiz eta urriaren 8tik aurrera indibidualki jarraitu. Aurtengo proiektuak itxura ona dauka, halako orube handietan gustoko dudalako lan egitea.
Aurtengo kurtsoari begira espero dut iaz pasatzen zitzaidana ez errepikatzea, proiektu bat aurkeztea motibazio handiarekin eta irakasleek guztiz atzera botatzea. Azkenean, garrantzitsuena denok dakigu disfrutatzea dela, proiektu on bat egiten noski. Ia irakasleen laguntzak ondo orientatzen gaituen, baietz pentsatzen dut.
Ondo izan.